Okular 0.7 kaleratu da
Okular taldea, KDE 4.1ren zati gisa kaleratutako Okularren bertsio berri bat aurkezteaz harro dago. Ezaugarri berrien eta hobekuntzen artean daude (hausazko ordenan):
- PDF dokumentu bat inprimakiko eremuko aldaketekin gordetzeko aukera
- Aurkezpen modua: pantaila bat baino gehiagorako euskarria, eta trantsizioak ezgaitzeko aukera
- Zoom maila, orain, dokumentuko gordetzen da
- Testutik-hizketarako euskarri areagotua, dokumentu osoak, orri zehatz bat edo testu hautapena irakurtzeko erabil daitekeena
- Testu bilaketaren atzeranzko noranzkoa
- Inprimakietarako euskarri hobetua
- PDF dokumentuetan JavaScript-en euskarria (oso oinarrizkoa eta ziurrenik osatugabea)
- Erantsitako fitxategietan idatzoharretarako euskarria
- Orriak ikustean, orrietako ertz zuria kentzeko aukera
- EPub dokumentuetarako bizkarraldeko berria
- OpenDocument Text bizkarraldekoa: zifratutako dokumentuen euskarria, zerrendetan eta tauletan hobekuntzak
- XPS bizkarraldekoa: zamatzeko eta errendatzeko hainbat hobekuntza, orain, askoz erabilgarriagoa izan beharko litzateke
- PS bizkarraldekoa: hainbat hobekuntza, nagusiki beharrezko libspectre berriagoagatik