Zama-jaitsi

Okular aurrez konpilatutako pakete gisa eskuragarri dago plataforma sorta zabal batean. Eskuinean zure Linux banaketarako paketearen egoera egiazta dezakezu edo beste sistema eragile batzuei buruzko informazioa irakurtzen jarraitu dezakezu.

LinuxLinux
Okular dagoeneko Linux banaketa gehienetan erabilgarri dago. Zuzenean instalatu daiteke Discoverretik. GNOME Softwaretik edo zure banaketaren software biltegitik.
FlatpakFlatpak
Flathub-etik Okular flatpak berriena instala dezakezu. Okular(r)en gaueroko eraikinak dituzten «flatpak» esperimentalak instala daitezke KDEren Flatpak gordetegitik.
Argitalpenaren sorburuakArgitalpenaren sorburuak
Okular aldizka kaleratzen da KDE Gear-ren zati gisa. Sorburutik eraiki nahi baduzu, Hura eraiki atala kontsulta dezakezu.
WindowsWindows
Microsoft saltokia da Okular instalatzeko gomendatutako lekua, gure garatzaileek han dagoen bertsioa probatu dute eta Microsoft Saltokiak eguneratze gardenak hornitzen dituzte bertsio berriak kaleratzen direnean.

Instalatzea

Okular instalatzeko, jarraitu erabiltzen ari zaren plataformaren instalatzeko jarraibideak. Plataforma gehienek instalatzaile grafiko bat dute software paketeak instalatzeko erabil daitekeena. Kasu askotan, automatikoki irekiko da zama-jaisteko edo zure plataforman instalatzeko estekan klik egitean. KDE aplikazioak instalatzeko tutoretza generiko bat dago Okular(e)ri ere aplikatzen zaiona.

Linux erabiltzen ari bazara, Okular zure sisteman aurreinstalatuta egon daiteke lehenetsitako hautapenaren zati gisa. Hala ez bada, zure Linux banaketako paketeak kudeatzeko tresna erabiliz instala dezakezu. Begiratu bere dokumentazioa xehetasunetarako.

Kasu askotan, Okular modu modularrean instalatzeko aukera izango duzu. Beraz, formatu zehatzetarako euskarria instalatzea erabaki dezakezu, edo erabiltzailearen interfazerako itzulpenak instalatzea. Aukeratu moduluak zure beharren eta lehentasunen arabera.

Desinstalatzea

Okular desinstalatzeko, jarraitu Okular instalatzeko erabili duzun pakete kudeatzailearen jarraibideak. Horrek Okular aplikazioa kenduko du. Ez du ukituko Okular erabiliz ikusi, sortu edo aldatu duzun daturik.

Paketatze egoera