Jauzi edukira

Okular, Linux-en, sorburu-kodetik konpilatzea


Aurrez konpilatutako baketeen bila bazabiltza, bisitatu zama-jaisteko orria. Paketatze egoera hemen egiazta dezakezu

Okular konpilatu nahi baduzu, konpilatzeko ingurune bat ezarrita izan behar duzu, orokorrean, zure banaketak hornitu beharko luze. Okularren garapen bertsioa konpilatu nahi bazenu, mesedez, ikusi Sorburutik eraiki KDEren komunitateko wikian.

Okular era honetan zama-jaitsi eta konpilatu dezakezu:

  1. git clone https://invent.kde.org/graphics/okular.git
  2. cd okular
  3. mkdir build
  4. cd build
  5. cmake -DCMAKE_INSTALL_PREFIX=/path/to/your/install/dir ..
  6. make
  7. make install

Okular, zure sistemaren instalatzeko direktorioa ez den beste batean instalatzen baduzu, behar bada source build/prefix.sh; okular exekutatu beharko duzu Okularren instantzia eta liburutegi egokiak har daitezen.

Aukerako paketeak

Hauek dira Okularren funtzio batzuk gehiago izateko instalatu ditzakezun aukerako pakete batzuk. Baliteke haietako batzuk zure banaketarako paketatuta egotea, baina baliteke beste batzuk ez egotea. Arazoak saihestu nahi badituzu, gelditu zure banaketak euskarria ematen dien paketeekin.

  • Popple (PDF bizkarraldekoa): PDF bizkarraldekoa konpilatzeko, Poppler liburutegia behar duzu, gutxienez haren 0.24 bertsioa behar da.
  • Libspectre: PostScript (PS) bizkarraldeko hau konpilatu eta erabiltzeko, libspectre >= 0.2 behar duzu. Zure banaketak paketatzen ez badu, edo paketatutako bertsioa ez bada nahikoa, hemendik zama-jaitsi dezakezu.
  • DjVuLibre: DjVu bizkarraldekoa konpilatzeko, DjVuLibre >= 3.5.17 behar duzu. Libspectre-rekin bezala, zure banaketatik edo hemendik lor dezakezu.
  • libTIFF: Hau TIFF/fax euskarrirako behar da. Gaur egun ez dago bete beharrezko gutxieneko bertsiorik, beraz, zure banaketan erabilgarri dagoen edozein bertsio berri xamar ibili beharko litzateke. Arazorik balego, ez izan Okular garatzaileekin harremanean jartzeko zalantzarik.
  • libCHM: Hau CHM bizkarraldekoa konpilatzeko beharrezkoa da. libTIFF-ekin bezala, ez dago gutxieneko bertsio baten betekizunik.
  • Libepub: EPub euskarria behar baduzu, liburutegi hau instalatu dezakezu zure banaketatik edo sourceforgetik.

Okular desinstalatzea

Okular desinstalatu dezakezu 'eraikitzeko' zure direktorioan make uninstall exekutatuta. Horrek aplikazioa zure sistematik kenduko du. Ez du kenduko Okularrekin ikusi, sortu, edo aldatu duzun erabiltzailearen daturik.