Okular
Dokumentu erakusle unibertsala
Plataforma anitzekoa, azkarra eta ezaugarriz lepo, Okularrek PDF dokumentuak, komikiak eta EPub liburuak irakurtzeko aukera ematen dizu, irudiak arakatu, Markdown dokumentuak ikusi, eta askoz gehiago.
Azken albisteak
Okular 24.12 released
Okular 24.08 kaleratu da
Okular 24.05 kaleratu da
Okular 24.02 kaleratu da
Formatu askotarako euskarria
Okularrek formatu asko onartzen ditu, haien artean, PDF, EPub, DjVU eta MD, dokumentuetarako; JPEG, PNG, GIF, Tiff, WebP, irudietarako; CBR eta CBZ komikietarako, eta askoz, askoz gehiago.
Probatu Okular orain!
Erabiltzailearen interfaze aurreratua
Okularrek ezaugarri sorta zabala du, eta, horri esker, zure dokumentuak erraz kudeatzeko aukera ematen dizu.
Zure PDFetan idatzoharrak egin
Okularren 'Idatzohar modua'rekin, erraz gehitu ditzakezu lerro barruko oharrak eta ohar gainerakorrak, testua nabarmendu eta azpimarratu dezakezu, edo baita zure testu propioa gehitu ere.
Edozein testu hautatu eta ikusi
Okularren 'Hautapen modua'rekin, zure dokumentuetatik beste nonbaitera ia denetarik kopiatu eta itsatsi dezakezu. Eta, irakurri nahi duzun testua txikiegia den kasuetarako, 'Lupa modua' erabil dezakezu.
Zure edukia, begirada bakarrean
Zure edukia nabigatzea inoiz baino errazagoa da. Okularren 'Koadro txikien panela'rekin, bilatzen duzun dokumentuaren zatia grafikoki araka dezakezu. 'Eduki-panela'rekin, behar duzun kapitulua aurkitu, onartutako dokumentu guztietan.
Sinaduraren lehen mailako euskarria
PDFetan txertatutako sinadurak ikusi eta egiazta ditzakezu, oraindik baliozkoak diren ikuskatu, eta dokumentua sinatu zenetik egindako aldaketak hauteman ditzakezu. Zuk zeuk PDFak sina ditzakezu!
Software askea
Okular GPLv2+ pean plazaratu da, eta beraz, software askea da. Aurkitu sorburu-kodea, nola lagundu orientabidea barne, Okularren KDEren GitLab gordetegian. Okularrek zure pribatutasuna erabat errespetatzen du, ikusi xehetasun guztiak KDEren softwarearen pribatutasun gidalerroan.